2012-09-27

ESKU PILOTA


Kirol guztien adibideak jarri, eta herri kirol baten adibidea jarri ostean, umeekin landu daitekeen eta gure inguruan famatua den kirol bati joko diogu, esku pilotari.

Kirol hau, frontoian burutzen da, aurreko horma, frontisa deritzona, eta ezkerreko hormarekin osatua dago. Gehienetan, atzeko horma ere izaten du errebotea deitzen zaiona. Esan beharra dago, kuadrotan banatzen dela, eta 4. kuadrotik sakea atera eta ezin daitekeela 7. kuadroa pasatu, beste huts egitetzat hartzen da. Hona hemen frontoi baten argazkia:


Beste frontoi mota batzuk ere badaude, baina ez dira hain erabiliak gure inguruan, gehiago erabiltzen dira iparraldean. Frontoi horiek, pixkat arraroak dira gureekin alderatuta eta trinkete izena dute. Nahiz eta, frontoi desberdinak izan jokua antzerakoa da. Frontoi hauen adibidea jartzeko ez dago gauza hoberik argazki bat jartzea baino denok argi ikus dezagun.


Nahiz eta, joku hau gehienbat euskal herrian jokatu, Errioxa, Aragoin eta Gaztela Leonen ere jokatzen da. Horren seinale, Errioxatik hainbat pilotari ikusgarri atera dira, hala nola, Titin III.a.
Pilota kirol arautua da. Arau horien artean, batzuk sakeari erreparatzen diote eta beste batzuk aldiz jokuan ari diren uneari erreparatzen diote. Sakean, lehen aipatu bezala, 4tik atera eta 4. eta 7. kuadroen artean botatu behar duela diote. Tantuan zehar aldiz, pilotak frontoia mugatzen duen marren barruan jo behar du, bai horman eta baita botea ematen duenean ere. Eta azken legeetako bat, pilotak lurrean soilik bote bat eman dezakeela da.

Aipatu beharra dago, frontoi hauetan, ez dela soilik eskuz jokatzen. Zesta-puntara, palara, erremontera eta beste hainbat kiroletara jokatzen dela.

Kirola nolakoa den ikusi ostean, umeekin kirol hau nola praktikatu ikusiko dugu. Lege guztiak betetzeko launaka batu beharko lirakete umeak eta gainera serio jokatu beharra egongo litzateke. Hori dela eta, entretenigarriago bihurtu eta denek denen aurka jokatzeko aukera izan dezaten, "primietara" deitzen zaion erara jokatzea proposatzen dut. Hainbat ume batera jarriko ditugu frontoian, denak batera jokatzen. Bertan dagoen legea, tantoa galtzen duena kanporatzea da. Horrela, bi gelditu harte eta bietako batek primia irabazten du, zeinarekin hurrengo baten huts egiten duenean bizi hori erabil dezake kanporatua ez izateko.Final hori bukatzean, denak sartzen dira berriz jokora eta berriz bi geratu eta primia jokatu harte. Modu hau izango litzateke egokiena umeekin eskolan kirol hau praktikatzeko.

Kirola praktikatu ordez, aukera ematen digu, eskulan batzuk egin ahala guk geuk jolastu ahal izateko pilota bat sortzea. Hortaz, kirol honek aukera ematen digu bai jolasteko, bai esku lanak egiteko ere.

2012-09-20

HARRI JASOTZEA

Hona hemen euskal herrian praktikatzen den herri kiroletako bat, harri jasotzea. Bertan Aimar Irigoien harri jasotzaile gipuzkoarra ageri zaigu ekinean. Ikusten den moduan, pisu horietako harriak jasotzeak esfortzu handia eskatzen du.


Blog honi hasiera emateko, kirol guztien aipamena egitea beharrezkoa dela uste dut. Hori dela eta, kirolera hurbilketa bat egiteko, ondorengo dokumentuan kirolen adibideak agertuko dira: