2012-10-25

Kirol mota asko daude eta gaur kirol extremoen inguruan hitz egingo dugu. Umeei gelan azalduko geniekie bideoak erakutsiz, kirol guzti hauek ezagutu dezaten. Ondoren aurkezpen txiki bat jarriko dut, zeneitan, kirol hauetako batzuk agertzen dira nahiko ongi azaldurik. Arazo bakarra, gazteleraz dagoela da.
Trabajo deportes-extremos-1228942906458120-1 from aitorco

Beste hainbat kirol ere badaude, hor agertzen ez direnak. Kirol horietako asko, Redbull edari markak promozionatzen ditu. Horietako batzuk, ondorengo bideoetan agertuko dira:



Gauza desberdinak, erakusteko interesgarria iruditzen zait, umeen arreta lortzeko ere erabilgarria izan daiteke, batez ere mutilen arreta.

2012-10-18

Taldeko jokua

Kirol finkoak alde bateraz utziz, noizean behin, umeak motibatzeko joko desberdinak egitea beharrezkoa da. Hori dela eta, taldeka eta beste taldekoak harrapatzean datzan joko bat gomendatuko nuke. Joku hau egiteko, hiru talde sortu beharko lirateke, ahal denik eta parekatuenak. Talde bakoitzari kolore bat emango diogu, esaterako, gorria, berdea eta urdina. Jokua futboleko zelai batean kokatuko genuke. Jokuaren eskema, ondorengoa litzateke:
Umeak, eskema horretan jarri ostean, geziek adierazten duten bezala, harrapatu beharko dira beraien artean. Jokalari batek, beste taldekide bat harrapatzean bere etxera eraman beharko du. Etxerako bidean ezingo da, harrapatua izan, ezta etxe barruan dagoelarik ere. Horrela jarraituko lukete, bi talde partaide gabe gelditu harte eta beste taldea partaideren batekin gelditu harte, irabarlea izango litzatekena. Joku hau, interesgarria iruditzen zait, ikasleen arteann "pikeak" sortu eta ahaleginak egingo baitituzte irabazteko.

2012-10-11

ESKUBALOIA

Baloiarekin eta futbol zelai txikian jolastu daitekeen kirolekin jarraituz, eskubaloia daukagu. Eskubaloia, ez da hain kirol ezagun eta hedatua. Hori dela eta, kirol honetara hurbilpen bat egiteko, ondorengo aspektuak landu beharko lirateke lehenengo.
Lehenik eta behin, pixkat kokatzeko, jokuaren legean eta ezaugarriak azaldu beharko lirateke. Hori egin ostean, baloiarekin taldeka jarririk gutxi gorabehera nola mugitzen den azaldu behar zaie. Hori egin ostean, taldekatu eta partida jokatzen has daiteke. Futbolean esan dugun bezala, hemen ere talde lana sustatzen da berekoikeriaz jokatzen duenak ezingo baitu inoiz irabazi, bere taldeari soilik izorratuko dio. Eta azkenik, iskanbilarik sor ez dadin, argi utzi behar zaie debekatuta dagoela elkar jotzea, eta nahita min egiten doanak zigorra izango duela, kontzientziatu daitezen.

Eskubaloian jolasten ikasteko bi bideo txiki jartzen ditut, erabilgarriak izango direlakoa:


Hau ikusi ostean, kirol honetako pare bat puntu ezugutzen ditugu eta zuzenago jokatzen aukera handitzen digu.

2012-10-04

FUTBOLA

Futbola, ikasleen artean gehien ezagutzen den kirola izango da zihurrenik. Hori dela eta, hainbat erraztazun ematen dizkigu umeekin praktikatzeko, ia azalpenik eman behar ez delako, denek ezagutzen baitituzte arauak. Gainera, kirol honekin, talde lana sustatzen da, talde osoaren laguntzarekin parte hartu behar baita. Eta gela osoak parte hartu dezake, inor baztertu gabe.

Bestalde, kirol honek, taldeen artean iskanbila sor dezake beraien artean dagoen "pikeen" ondorioz. Horrek, haserreak eta sarritan borrokak sortzen ditu. Hau gerta ez dadin, umeei argi eta garbi utzi behar zaie, kirol hau praktikatzerakoan joku garbia erabili behar dela. Hau garbi uzteko, agian beharrezkoa izango litzake, jokalari profesionalek izandako lesioak aipatzea eta agian, bideoren bat erakustea, zein arazo sor dezaketen ikus dezaten. Horretarako, ondoren bideoa gomendagarria izan daiteke:


Honekin, ikusiko lukete, min egiten joateak arazoak baino ez dituela sortzen.

Kirol hau lantzea, sarritan sari bezala erabil daiteke, ikasleek, batez ere mutilek, beti futbolean aritu nahi izaten dutelako

Azkenik, gehigarri moduan, ondorengo link-a utziko dut umeak txikitatik futbolerako praktika garatu dezaten landu beharreko ariketen laburpen txiki bat.
 Futbola ikasten txikitatik

Bestalde, gai hau erabil daiteke, txikiek ordenagailuen erabilerarekin beraien futbol izarrei buruz informazio aurkitzeko, eta honela, IKT-en erabilera sustatu eta lantzen hasteko. Esate baterako, momentu honetan dauden bi futbol jokalari onenenak, Leo Messi eta Cristiano Ronaldo.