2012-10-18

Taldeko jokua

Kirol finkoak alde bateraz utziz, noizean behin, umeak motibatzeko joko desberdinak egitea beharrezkoa da. Hori dela eta, taldeka eta beste taldekoak harrapatzean datzan joko bat gomendatuko nuke. Joku hau egiteko, hiru talde sortu beharko lirateke, ahal denik eta parekatuenak. Talde bakoitzari kolore bat emango diogu, esaterako, gorria, berdea eta urdina. Jokua futboleko zelai batean kokatuko genuke. Jokuaren eskema, ondorengoa litzateke:
Umeak, eskema horretan jarri ostean, geziek adierazten duten bezala, harrapatu beharko dira beraien artean. Jokalari batek, beste taldekide bat harrapatzean bere etxera eraman beharko du. Etxerako bidean ezingo da, harrapatua izan, ezta etxe barruan dagoelarik ere. Horrela jarraituko lukete, bi talde partaide gabe gelditu harte eta beste taldea partaideren batekin gelditu harte, irabarlea izango litzatekena. Joku hau, interesgarria iruditzen zait, ikasleen arteann "pikeak" sortu eta ahaleginak egingo baitituzte irabazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario