2012-10-04

FUTBOLA

Futbola, ikasleen artean gehien ezagutzen den kirola izango da zihurrenik. Hori dela eta, hainbat erraztazun ematen dizkigu umeekin praktikatzeko, ia azalpenik eman behar ez delako, denek ezagutzen baitituzte arauak. Gainera, kirol honekin, talde lana sustatzen da, talde osoaren laguntzarekin parte hartu behar baita. Eta gela osoak parte hartu dezake, inor baztertu gabe.

Bestalde, kirol honek, taldeen artean iskanbila sor dezake beraien artean dagoen "pikeen" ondorioz. Horrek, haserreak eta sarritan borrokak sortzen ditu. Hau gerta ez dadin, umeei argi eta garbi utzi behar zaie, kirol hau praktikatzerakoan joku garbia erabili behar dela. Hau garbi uzteko, agian beharrezkoa izango litzake, jokalari profesionalek izandako lesioak aipatzea eta agian, bideoren bat erakustea, zein arazo sor dezaketen ikus dezaten. Horretarako, ondoren bideoa gomendagarria izan daiteke:


Honekin, ikusiko lukete, min egiten joateak arazoak baino ez dituela sortzen.

Kirol hau lantzea, sarritan sari bezala erabil daiteke, ikasleek, batez ere mutilek, beti futbolean aritu nahi izaten dutelako

Azkenik, gehigarri moduan, ondorengo link-a utziko dut umeak txikitatik futbolerako praktika garatu dezaten landu beharreko ariketen laburpen txiki bat.
 Futbola ikasten txikitatik

Bestalde, gai hau erabil daiteke, txikiek ordenagailuen erabilerarekin beraien futbol izarrei buruz informazio aurkitzeko, eta honela, IKT-en erabilera sustatu eta lantzen hasteko. Esate baterako, momentu honetan dauden bi futbol jokalari onenenak, Leo Messi eta Cristiano Ronaldo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario