2012-10-11

ESKUBALOIA

Baloiarekin eta futbol zelai txikian jolastu daitekeen kirolekin jarraituz, eskubaloia daukagu. Eskubaloia, ez da hain kirol ezagun eta hedatua. Hori dela eta, kirol honetara hurbilpen bat egiteko, ondorengo aspektuak landu beharko lirateke lehenengo.
Lehenik eta behin, pixkat kokatzeko, jokuaren legean eta ezaugarriak azaldu beharko lirateke. Hori egin ostean, baloiarekin taldeka jarririk gutxi gorabehera nola mugitzen den azaldu behar zaie. Hori egin ostean, taldekatu eta partida jokatzen has daiteke. Futbolean esan dugun bezala, hemen ere talde lana sustatzen da berekoikeriaz jokatzen duenak ezingo baitu inoiz irabazi, bere taldeari soilik izorratuko dio. Eta azkenik, iskanbilarik sor ez dadin, argi utzi behar zaie debekatuta dagoela elkar jotzea, eta nahita min egiten doanak zigorra izango duela, kontzientziatu daitezen.

Eskubaloian jolasten ikasteko bi bideo txiki jartzen ditut, erabilgarriak izango direlakoa:


Hau ikusi ostean, kirol honetako pare bat puntu ezugutzen ditugu eta zuzenago jokatzen aukera handitzen digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario