2012-11-29

ERRUGBIA

Errugbia, gure inguruan azken urteotan zabaldu den kiroletako bat da. Begirada hutsez, astokiloen kirola dela dirudi, baina jokatzen dutenek diotenez, ez da horrela. Baditu bere atal astakiloak, baia orokorrean teknikan oinarrituriko kirol bat omen da. Kirol honi buruzko informazioa gehiago nahi izane gero, Wikipedian informazio nahiko sakona ageri da. Nire esperientziatik baliatuz, eskolan nengoenean, herriko errugbi taldeko jokalari bat etortzen zitzaigun azalpenak ematera eta joku horretara nola jokatzen zen erakustera. Jokalari horrek, plakajeak, paseak etab. egiten irakatsi zigun. Eta azkenik,kirolaren atal guztiak ezagutu ostean, gelakideon artean partidu batzuk jokatu genituen. Aipatu beharrekoa da, kirol honen legerik arraroena aurrerantza ezin pasatu izana da. Ikasleek ikasteko kirol interesgarria iruditzen zait, zerbait ezberdina delako, eta gehienetan umeei gustatzen zaie, batez ere mutilei. Gainera, kirol honen zalegoa handitzea ekar dezake praktika honek. Kirol honen bideotxo bat utziko dut:

2012-11-22

ARTE MARTZIALAK

Borroka-arteak edo arte martzialak borrokako praktika eta tradizio kodetuen sistema zabalak dira, hainbat arrazoiz praktikatzen direnak: autodefentsa, lehiaketa, osasun fisikoa edo garapen fisiko eta espirituala. Terminoa Ekialdeko Asian sortutako hainbat borroka arteri lotuta ageri da askotan, baina jatorriz Europan erabili izan zen XVI. mendetik aurrera, bertan garatutako borroka sistemak izendatzeko. Terminoa latinetik dator (euskaraz "Marteren artea"), eta erromatarren gerra jainkoa zen Marteren omenezkoa da. Arte martzial batzuk tradizionaltzat hartzen dira eta etnia, kultura edo erlijio bati lotuta daude; beste batzuk elkarte edo pertsonaren batek sortutako sistema modernoak dira. Kirol hau, umeekin erabil daiteke, sarritan umeek, beraien denbora librean, arte matzialetako klaseak hartzera joaten baitira. Arazoa da, kontu handia izan behar dela, umeek elkar min egin baitezakete. Hona hemen, arte martzialen bideo batzuk:

2012-11-15

Rallyak

Umeei beste kirol berri batera hurreratzeko aukera emateko rallyak aurkezten ditut. Horretarako, aktibitatek fisikoa alde batera utzi, eta gelan bideo batzuk erakutsiko liratekete. Ariketa hau, kirol ezberdin bat ezagutzeko izango da, edota agian, interesa sortzeko aukera bainoa ez da. Egokiena, gauzak nola funtzionatzen duten ikus dezaten, lasterketa batetako laburpen bat ikustea izango zen egokie. Horrela, lasterketan zehar gerta daitezkeen eta egin behar diren gauzetan konturatzeko aukera ematen du.
Horretarako, joan den asteburuan jokatu den Kataluniako Rally-aren erabiliko nuke. Lasterkete hau, txapelketako azkena izan da, eta Sebastien Loeb atera da munduko txapeldun. Bederatzi aldiz txapeldun izan ostean, rallyak uztea erabaki du.

Arraunketa

Uretako kirolekin jarraituz, euskal herrian interes handia sortzen duen kirol bat aurkeztuko dugu, arrauna. Arrauna, euskal herriaz aparte, galizia eta kantabrian ere indar handiko kirola da. Euskal herriko eta kantabriako taldeek liga batean parte hartzen dute eta galiziarren aldiz beste batean. Baina liga horietako onenetarikoak, denboraldi bukaeran, espainiako txapelketarako batzen dira, espainako txapelduna ateratzeko. Euskal herriko talde ospetsuena eta historia gehien duena, Orio da. Talde horri jarraituz, beste hainbat talde ere badaude. Gai hau, umeei aurkeztea erabilgarria izan daiteke, inguruko kultura ezagutu eta historia pixkat ikasteko, kirol hau, lanbide batetik sortua baita, zehazki, baleak harrapatzearena.

Azkenik, aipatu beharra dago, urteko estropadarik garrantzitsuena, kontxako estropada dela eta bertan espaina osoko talde onenak batzen dira. Eta azken txanpara, beti sailkatzen dira 7 talde onenak eta Donostiarra trainerua, Kontxako estropada donostian kokatzen baita.

2012-11-08

IGERIKETA

Igeriketa, oso kirol interesgarria da. Kirol honek, konpetizio munduan, hainbat estilo ditu baina umeekin nahikoa da era zuzen batean igeri egiten irakastea edota soilik igeri egiten irakastea. Urteeak aurrera egin ahala, ikasleentzat oso erabilgarria izango da kirol hau, gorputzari mugimendua emateaz gain, lepoko minak gutxitzeko eta lepoa gogortzeko praktika oso ona baita.

Horrez gain, kirol honen praktika interesgarria suerta daiteke, eta umeei betiko gorputz hezkuntzaren errutinatik ateratzeko modu bat ere bai. Gainera, sarritan, igerilekuko arduraduna, aritzen da umeei igeri egiten irakasten. Hori dela eta, irakasleak laguntza gehigarri bat dauka, ume guztiak berak soilik aurrera eman behar dituen heinean.

Hortaz, kirol hau erabilgarria da eskolan, umeentzak dibertigarria eta gainera etorkizunerako erabilgarria suertatu zaie igeri egiten jakitea, eta irakasleak ez ditu hainbat arazo izango laguntzaile bat izango baitu inguruan.


Argazkiaren iturria: http://pekebebe.com/1429-beneficios-de-la-natacion-en-tus-hijos
Orrialde horretan, igeriketak umeengan izan ditzakeen abantailak aurki ditzakezu.




2012-11-02

Atletismoa

Beste kirol famatu bat, atletismoa, umeekin egin daitekeena da. Atletismoa lasterketa, jauzi, jaurtiketa eta ibilketa proba jakin batzuk egitea dakarren kirol bat da. Modu antolatuan antzinako olinpiar jokoetatik egin izan du gizakiak. Kirol honi buruz, wikipedian informazio pila bat aurki daiteke. Umeekin esaterako, korrika egiteko lasterketan egin daitezke. Honela, beraien abiadura eta korrika egiteko era zuzendu daiteke. Beste alde batetik, irabazten ez dutenak, galtzen ere ikastea suposa dezake. Atletismoaren adibide bezala, joan den udako olinpiar jokoetako, 100 metroko lasterketaren bideoa duzue. Lasterketan honetan, podioko hiru tokiak, hiru jamaikarren osatu zituzten, beraien abiadura erakutsiz.