2012-11-02

Atletismoa

Beste kirol famatu bat, atletismoa, umeekin egin daitekeena da. Atletismoa lasterketa, jauzi, jaurtiketa eta ibilketa proba jakin batzuk egitea dakarren kirol bat da. Modu antolatuan antzinako olinpiar jokoetatik egin izan du gizakiak. Kirol honi buruz, wikipedian informazio pila bat aurki daiteke. Umeekin esaterako, korrika egiteko lasterketan egin daitezke. Honela, beraien abiadura eta korrika egiteko era zuzendu daiteke. Beste alde batetik, irabazten ez dutenak, galtzen ere ikastea suposa dezake. Atletismoaren adibide bezala, joan den udako olinpiar jokoetako, 100 metroko lasterketaren bideoa duzue. Lasterketan honetan, podioko hiru tokiak, hiru jamaikarren osatu zituzten, beraien abiadura erakutsiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario