2012-11-29

ERRUGBIA

Errugbia, gure inguruan azken urteotan zabaldu den kiroletako bat da. Begirada hutsez, astokiloen kirola dela dirudi, baina jokatzen dutenek diotenez, ez da horrela. Baditu bere atal astakiloak, baia orokorrean teknikan oinarrituriko kirol bat omen da. Kirol honi buruzko informazioa gehiago nahi izane gero, Wikipedian informazio nahiko sakona ageri da. Nire esperientziatik baliatuz, eskolan nengoenean, herriko errugbi taldeko jokalari bat etortzen zitzaigun azalpenak ematera eta joku horretara nola jokatzen zen erakustera. Jokalari horrek, plakajeak, paseak etab. egiten irakatsi zigun. Eta azkenik,kirolaren atal guztiak ezagutu ostean, gelakideon artean partidu batzuk jokatu genituen. Aipatu beharrekoa da, kirol honen legerik arraroena aurrerantza ezin pasatu izana da. Ikasleek ikasteko kirol interesgarria iruditzen zait, zerbait ezberdina delako, eta gehienetan umeei gustatzen zaie, batez ere mutilei. Gainera, kirol honen zalegoa handitzea ekar dezake praktika honek. Kirol honen bideotxo bat utziko dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario