2012-11-22

ARTE MARTZIALAK

Borroka-arteak edo arte martzialak borrokako praktika eta tradizio kodetuen sistema zabalak dira, hainbat arrazoiz praktikatzen direnak: autodefentsa, lehiaketa, osasun fisikoa edo garapen fisiko eta espirituala. Terminoa Ekialdeko Asian sortutako hainbat borroka arteri lotuta ageri da askotan, baina jatorriz Europan erabili izan zen XVI. mendetik aurrera, bertan garatutako borroka sistemak izendatzeko. Terminoa latinetik dator (euskaraz "Marteren artea"), eta erromatarren gerra jainkoa zen Marteren omenezkoa da. Arte martzial batzuk tradizionaltzat hartzen dira eta etnia, kultura edo erlijio bati lotuta daude; beste batzuk elkarte edo pertsonaren batek sortutako sistema modernoak dira. Kirol hau, umeekin erabil daiteke, sarritan umeek, beraien denbora librean, arte matzialetako klaseak hartzera joaten baitira. Arazoa da, kontu handia izan behar dela, umeek elkar min egin baitezakete. Hona hemen, arte martzialen bideo batzuk:

No hay comentarios:

Publicar un comentario