2012-11-15

Arraunketa

Uretako kirolekin jarraituz, euskal herrian interes handia sortzen duen kirol bat aurkeztuko dugu, arrauna. Arrauna, euskal herriaz aparte, galizia eta kantabrian ere indar handiko kirola da. Euskal herriko eta kantabriako taldeek liga batean parte hartzen dute eta galiziarren aldiz beste batean. Baina liga horietako onenetarikoak, denboraldi bukaeran, espainiako txapelketarako batzen dira, espainako txapelduna ateratzeko. Euskal herriko talde ospetsuena eta historia gehien duena, Orio da. Talde horri jarraituz, beste hainbat talde ere badaude. Gai hau, umeei aurkeztea erabilgarria izan daiteke, inguruko kultura ezagutu eta historia pixkat ikasteko, kirol hau, lanbide batetik sortua baita, zehazki, baleak harrapatzearena.

Azkenik, aipatu beharra dago, urteko estropadarik garrantzitsuena, kontxako estropada dela eta bertan espaina osoko talde onenak batzen dira. Eta azken txanpara, beti sailkatzen dira 7 talde onenak eta Donostiarra trainerua, Kontxako estropada donostian kokatzen baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario